Koronabirusak gizakien, beste ugaztun batzuen eta hegaztien artean zabal hedatzen diren RNA birus bilgarriak dira, eta arnas, enteriko, gibeleko eta neurologiko gaixotasunak eragiten dituzte. Zazpi koronabirus espezie ezagutzen dira gizakien gaixotasunak eragiten dituztela. Lau birus -229E, OC43, NL63 eta HKu1- ohikoak dira eta normalean katarroaren sintomak eragiten dituzte immunokonpetente diren pertsonengan.4 Beste hiru anduiak -arnas sindrome akutu larriaren koronabirusa (SARS-Cov), Ekialde Hurbileko arnas sindromearen koronabirusa (MERS-Cov) eta 2019ko Koronabirus Berria (COVID-19)- jatorriz zoonotikoak dira eta batzuetan gaixotasun hilgarriekin lotu dira. 2019ko Koronabirus Berriaren aurkako IgG eta lgM antigorputzak esposizioaren ondorengo 2-3 asteetan detektatu daitezke. lgG positiboa izaten jarraitzen du, baina antigorputz maila jaisten da denborarekin.